Wlog
sábado, 19 de marzo de 2011
miércoles, 12 de enero de 2011
Top 100 Tools For Learning - Vimeo
Jane Hartek ikasteko ehun programa hoberenen zerrenda argitaratu du, urtero bezela. Twitter lehena, beina Google enpresa izan da irabazle handia, lehen hamarren artean 3 programa kokatu ahal izan baititu. Horrez gain, vimeo interneten bideoak ikusteko aplikazioa azaltzen du bideoak.
miércoles, 5 de enero de 2011
Web TV
Juan José Gutiérrezen hitzaldia Leioan, Web TV mintegian.
Interneteko telebistaz hitz egiten du Gutiérrezek, telebista ikusteko ohiturak aldatzeak ekarri duen iraultzaz. Informazioa iraunkorra izateak, eta ez lehen telebistan bezala efimeroa, errentagarritasun handiagoa ematen die produktuei.
Gorka Palazioren blip.tv webgunetik hartua.
Gonzalo Martin - Ikus Entzunezko enpresen aholkularia
Gonzalo Martinek emandako hitzaldia Telebista, Irrati eta Sareari buruz.
Gorka Palazioren webgunetik hartua izan da bideoa.
http://www.palazio.org/
Kroma Efektua Tutoriala
Power Director 8 programaren interfaza erabilita, Gorka Palazio irakasleak kroma efektua nola egin azaltzen du. Ordenagailuaren pantaila grabatzeko programa batekin egina dago bideoa, Palazioren azalpenak argi ikus daitezkeelarik, pantailaren izkin batean bere aurpegia dago eta momentu oro.
miércoles, 29 de diciembre de 2010
The Collective
The Season dokuentalaren trailerra, mountain bike zaleen gozagarri.
Baliabide izugarriak ditu dokumentalak, kalitate handikoa.
Hologramak egia bihurtu dira
CNN telebista kate estatubatuarrak lehen holograma bidezko komunikazio filmatua emititu zuen, orain arte Star Warseko pelikulei bakarrik zor zitzaien metodoaz.
Izugarrizko aurrerapausoa inperioarentzat.
miércoles, 22 de diciembre de 2010
Nafarroako Defentsa
Hondarribiko Karlos V.a erregearen gazteluari buruzko lana, Julen Idigorasekin batera egina.
Gaztelua oso polita ez da, baina karratua bai, oso karratua.
miércoles, 1 de diciembre de 2010
Publizitatea
Publizitatea ondo azaltzen duen bideo bat, goian. 20 minutuan publizitateari buelta ematen dio, beste ikuspuntu batetik begiratuta.
Iragarki honek ere buelta bat ematen dio ikuspuntuari, azkenean helburu komertzialekin baita ere.
domingo, 21 de noviembre de 2010
miércoles, 17 de noviembre de 2010
Gorka Palazioren Hitzaldia
Teknologia berriek ekarri duten aldaketa goraipatuz, aro moderno honi egokituko zaion hezkuntza sistema eskaini zuen Gorka Palazio irakasleak hitzaldi honetan, beste hainbat gauzaren artean. Aro berri bat bizi dugu, eta moldatu egin behar gara ikus-entzunezko boomak ekarri duen bizitza eredura.
Palazioren lezioak
Gorka Palazioren azalpenak. Planoa eta xehetasun planoa zer diren benetan ondo ulertzeko beharrezkoa den aparailu elektriko kopurua du, paper ziztrin batean esaldi batez inola ere halako argitasun eta pixeltasunez esan ezingo litzatekeena.
Ez du xarma bera.
sábado, 13 de noviembre de 2010
miércoles, 10 de noviembre de 2010
Mikel Ayestaran
Mikel Ayestaran kazetari lesakarra Leioako EHUren kanpusean egon zen hitzaldi bat ematen. Bere ibilbide profesionala azaldu zuen, hastapenetatik korrespontsal hoberenaren saria jaso izan arte.
Ayestaran Iraken, Iranen, Libanon, Afganistanen ikusi ahal izan dugu, gerrako berriemaile gisa askotan. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean izan zen, bere pausoak jarrai ditzaketenen aurrean.
Ayestaran Iraken, Iranen, Libanon, Afganistanen ikusi ahal izan dugu, gerrako berriemaile gisa askotan. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean izan zen, bere pausoak jarrai ditzaketenen aurrean.
martes, 9 de noviembre de 2010
Sex Obsessed - Putoamoak Mintzairan (2009-10) UPV/EHU
Beste batzuk ere jarri dute bideo hau, baina dena nere ideia izan zan.
3D
3D teknologia iritsi da, denbon eskura. Nork ez ditu etxean kristal bat gorria eta bestea urdina duten betaurrekoak?
Annanova, lan duineko emakume birtuala
Avatar birtual honen bidez, erreportari digital bat dugu eskura. Teknologia berriek ahalbidetu dute kazetari bat ordenagailu barruan sartzea, berriak emateko. Orain, gainera, 360ºko bideo esferikoarekin hankak ikusi ahal izango dizkiozu berriemaileari.
Venezuelako Independentziaren 200 urteurrena
Julián Isaías, Venezuelako enbaxadorea, Leioako EHUren kanpusean izan zen joan den urriaren 21ean. Venezuelaren independentziaren bigarren mendeurrenaren harira hitzaldi bat eman zuen, hainbat ikasle eta irakasle bildu zituena.
Venezuelako historia ez idatziaz mintzatu zen, galtzaileen historiaz, inork entzun nahi izan ez dituenen historiaz. Kolonizatuen ikuspegitik askoz grisago ikusten da dena, eta, Isaíasek azaldu zuenez, izugarrizko sarraskiak egin ziren, kolonoen aberriaren izenean.
Simon Bolivar libertadorearen papera goraipatu zuen, independentzia prozesuan izandako garrantziagatik.
Venezuelako historia ez idatziaz mintzatu zen, galtzaileen historiaz, inork entzun nahi izan ez dituenen historiaz. Kolonizatuen ikuspegitik askoz grisago ikusten da dena, eta, Isaíasek azaldu zuenez, izugarrizko sarraskiak egin ziren, kolonoen aberriaren izenean.
Simon Bolivar libertadorearen papera goraipatu zuen, independentzia prozesuan izandako garrantziagatik.
Sareak harrapatuta
527 lagun dauzkat mundu osoan zehar banatuta, barruan oraindik bakarrik sentitzen naizen arren.
Arratsaldero lez eseriko naiz ordenagailu aurrean, nire profila bisitatu duen jende kopurua igo izan dadila esperoaz hasiera orria aktualizatzen dudan bakoitzean, jendeari nire bizitza interesatzen zaiola pentsatuaz hobeto sentitzeko.
lunes, 8 de noviembre de 2010
Chavezen jostailuzko gaztelua
Chavez oso pozik bizi da, parke haundi bat dauka berak bakarrik jolasteko.
Hemen ikusi daiteke nola dibertitzen dan Chavez bere makinitarekin, Gobernu osoko idazkari dibisioaren erdia twitter mezuak irakurtzen jarrita.
Ez dakit orain zeinek hartuko duen telefonoa ETAkoek deitzen dutenean entrena ze ordutan dan galdetzeko.
Hemen ikusi daiteke nola dibertitzen dan Chavez bere makinitarekin, Gobernu osoko idazkari dibisioaren erdia twitter mezuak irakurtzen jarrita.
Ez dakit orain zeinek hartuko duen telefonoa ETAkoek deitzen dutenean entrena ze ordutan dan galdetzeko.
Gustatuko litzaidako defendatu ahal izatea, baina ezin da
Stephen Sackur kazetari estatubatuarrak Hugo Chavez Venezuelako presidenteari egindako elkarrizketa bat dira azpiko hiru bideoak. Chavezek ridikuloki eta lotsa izpirik gabe ateratzen ditu aurrera mina egiteko asmotan egindako hainbat galdera. Arrazoirik ez duela dakienaren justifikazio saiatze penagarria, desenkusatze irrazionalak erabiliz, eta kazetariaren beraren aurka joaz defendatzeko.
Informazio selektiboa
Interesen araberako informazio aukeraketaren eredu, bi bideo hauek gertaerak interpretatu eta zabaltzeko kontrako bi modu azaltzen dituzte.
Tony Blair Ingalaterrako lehen ministro ohia Dublinen izan zen, bere azken liburua sinatzen. Bertan, errebelde talde batek arraultzak eta zapatak botaz jaso zuen, gerraren aurkako eslogan reboluzionario hutsal batzuk oihukatu bitartean. Poliziak lan gogorra egin behar izan zuen protestako kideak erreprimituaz, eta haien artean borroka zezatela ekidinaz geroago gizon batek besteari garagardoa lurrera bota zionean.
Manipulazioaren adibide argi bezela azpiko bideoa azaldu nahi dizuet. Bertan, poliziaren izen ona zikintzen da erabat kontestuz kanpo ezarritako irudietan, eta erradikal taldearen aldarrikapenei justifikazioa aurkitzen die kazetari gorriak.
Prometeus - Komunikabideen iraultza
Bideo honetan argi utzi da interneten zabaltze masiboak munduan hamaika aldaketa ekarri dituela. Jadanik, norberaren bizitzan gustora ez dagoenak milaka bide ditu bere bizitza ordenagailuen bitartez beste dimentsio batean garatzeko, mahaitik altxa gabe, errealitate birtualean. Antzinako ohitura jada guztiz modaz paseak jarraitzen oraindik mundu terrenalean bizitzea gustatzen zaienei, baina, agian gehiegizkoa iruditu dakieke mundu digitalak hartu duen garrantzia.
El logopeda de Rajoy
Ssangyong enpresaren iragarkia, izena 19 aldiz esanda jendea inkonszienteki haien kotxeak erosten hasiko delakoan egina.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)